Cultura

‘Lehenengo enkontru hori’, por Katixa Agirre

El Periscopioren literariorako sorkuntzarako txokoa, La Marearen kultur eranskina. Katixa Agirrerekin.

Detalle de la ilustración de Miguel Robledo para 'El Periscopio' de #LaMarea91. Puedes verla completa al final del texto.

KATIXA AGIRRE

Urrundik ikusi du, kobazulo horretan instalatzen, eta kuriositateak jota dago ordutik: aldaka eta bular estukoa da bizilagun berria, altu samarra, kopeta zabala eta zuzena dauka, bekain txikiak. Bai bitxia homo sapiens delakoa… Baina atsegina ematen du eta hara doa gure neanderthala, bere burua aurkeztera. Kobazuloko atean jotzen du, leunki:

Kax-kax-kax

Egunon, esan nahiko lioke homo sapiens horri, ongi etorri Europara, Iberiar Penintsulara, Asturiasera. This land is your land. Baina ez dio hori esaten lurreko zati horri oraindik ez zaiolako esaten Europa, Iberiar Penintsula, Asturias. Ingelesa ere ez da oraindik asmatu. Ezta euskara ere, pentsa.

Horregatik ezin dio hori esan, horregatik eta homo sapiensak oraindik ez diolako atea zabaldu. Lotan egongo ote da? Berriz saiatzen da.

Kax-kax-kax

Atea irekiko balio behingoz, esan nahiko lioke: bai, nik ere hitz egiten dut, FOXP2 geneari esker, zuk bezala. Nik ere begiratzen diot neure islari errekaren gainazalean. Nik ere bilatzen dut beste gorputz baten beroa goibel nagoenean. Nik ere jakin nahi dut zer den zehazki eguzkia, eta zergatik ezkutatzen den gauero.

Baina ez dio horrelakorik esaten atearen bestaldean inork ez duelako erantzuten.

Kax-kax-kax, kax-kax-kax, insistitzen du.

Kobazuloaren barruan homo sapiensa dago, atezuan. Berak ere ikusi du, urrundik, neanderthala. Afrikan utzi dituen lehengusuen antzekoa da, baina ez erabat berdina: bular eta aldaka zabalak ditu, kopeta txikia, bekain konkortuak. Gorpuzkera txiki eta zabalekoa da, barregarri samarra, egia esanda. Baina zer da ateratzen duen soinu hori, kobazuloa oihartzunez betetzen duena?

Kax-kax-kax, kax-kax-kax

Duda egiten du homo sapiensak. Atea zabaldu aurretik ondo pentsatu nahiko luke hurrengo pausoa. Badaki, jakin, mundua berea izango dela. Afrikan zabaldu den bezala, orain Europa ere bereganatuko duela, eta handik Asia guztia, eta geroago, askoz geroago, Amerika eta Ozeania. Bera heldu arte lur zati horiek ez dute izenik ere izango: bere zain daude beraz, Historia noiz hasiko.

Baina horretarako, ez du aurkaririk nahi eta ez du lagunik behar. Zer da bibrazio hori? Zergatik sartzen zaio bularrean? Zergatik jarraitzen du hazten bere baitan?

Kax-kax-kax, kax-kax-kax, kax-kax-kax

Azkenean zabaldu da kobazuloko atea. Neandertala eta homos sapiensa parez pare geratu dira. Agian orain hasten da Historia.

Gerora gauza asko gertatu dira. Homo sapiensak mundua izendatu du eta neanderthala fosil hutsa bihurtu da. Homo sapiens zaleen arabera neanderthalaren desagerpena homo sapiensa Europara ailegatu zenean gertatu izana kasualitate hutsa da. Argi dagoena da bi espezieek bat egin zutela momenturen batean. Eta gero batek aurrera jarraitu zuela, idazketa eta adimen artifiziala asmatzeraino.

Kax-kax-kax, kax-kax-kax, kax… kax…

Brujula eta zinema asmatu zirenerako neanderthala desagertua zen. Hala esan ziguten eskolan (homo sapiensaren beste asmakuntza hori). Gerora jakin da bi espeziak nahastu egin zirela, geneak trukatu zituztela. Bai, zuk, bai, zure geneen zati bat neanderthaleei zor diezu, ba al zenekien?

Desagerrarazi aurretik, homo sapiensak ahal izan zuen guztia hartu zuen bere bizi-lagunarengandik: eskizofreniarako joera dakarren gene hori, klima hotzetara adaptatzen lagunduko dion beste gene hori.

Horrela zapaldu du mundua homo sapiens maiteak. Horrela asmatu ditu mugak, banderak eta barkuak. Jakin gabe, edo aspaldi ahaztuta, odolean gizakia izateko beste modu bat zeramala.

Kax-kax-kax, kax-kax-kax, kax… kax… kax…

Eta erritmo horretatik sortu dira beste erritmo guztiak. Eta erritmo horien gainean eraiki dira armoniak. Eraiki da munduko musika guztia. Sinfoniak, tangoak eta batxatak. Eta bular barruan bibrazio hori sentitzen duzun hurrengoan, zuk, bai, zuk, soinua zure baitan hazi eta bertan habia egiten duen hurrengoan, pentsa zure arbaso neanderthala dela, bere mezua transmititzen saiatuz, barru-barrutik, 40.000 mila urte eta gero…

Bada gizakia izateko beste modu bat, sentitzen duzu? Entzuten al duzu?

Ilustración de Miguel Robledo

*Katixa Agirreren gaztelaniara itzulpena irakurtzeko, klik hemen egidazu.

Si te gusta este artículo, apóyanos con una donación.

¿Sabes lo que cuesta este artículo?

Publicar esta pieza ha requerido la participación de varias personas. Un artículo es siempre un trabajo de equipo en el que participan periodistas, responsables de edición de texto e imágenes, programación, redes sociales… Según la complejidad del tema, sobre todo si es un reportaje de investigación, el coste será más o menos elevado. La principal fuente de financiación de lamarea.com son las suscripciones. Si crees en el periodismo independiente, colabora.

Comentarios
  1. Me encanta el periscopio y q incluyáis el texto en la lengua original en q se escribió. Echo en falta o galego, astur y castuer,si fuera posible, pero, por favor, seguid acercándonos a las lenguas q hablamos aquí.
    Grazas, gràcies, Mila ezker, mil gracias!!!

    Ah, maite dut katixaren istorioa.Zorionak!!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.